2012/12/01

Txanpinoi eta presa brotxetak




OSAGAIAK (4 lag.)

Brotxetak
800 g presa
4 txanpinoi handi
oliba-olioa
gatz larria

Oinarria
1 letxuga
100 g hirugihar
125 g esne-gain
25 g gurin
oliba-olioa
gatza


NOLA EGIN

Oinarria
  • Hirugiharrari bazterra kendu eta tira finetan moztu.
  • Txapinoiei hankak kendu eta txiki-txiki moztu.
  • Letxuga garbitu eta moztu julianan, tiratan.
  • Jarri zartagin batean olio pixka bat eta gurina. Gurina urtutakoan, gehitu hirugiharra, eta, pixka bat egindakoan, gehitu txanpinoien hankak txikiturik, eta egin pixka bat. Ondoren, gehitu letxuga eta egin, su txikian hasieran eta su bizian bukaeran. Azkenik, gehitu esne-gaina eta eman irakinaldi bat. Behar badu, gatza eman.

Brotxetak
  • Moztu haragia dado handitan.
  • Moztu txanpinoiak lautan.
  • Brotxetak prestatu: 4 haragi puska eta 4 txanpinoi zati tartekaturik. Bota olio pixka bat gainean.
  • Brotxetak parrilan egin, su bizian. Punttuan egin. Egindakoan, gatza eman.

PLATEREAN NOLA

  • Jarri brotxeta bat plateraren erdian eta saltsa-oinarri pixka bat alde batean.


No comments:

Post a Comment