2012/11/28

Kokotxak plantxan, onddo-maionesarekin



OSAGAIAK (4 lag.)

Kokotxak
8 kokotxa handi
2 tipula more
ardo beltza
ardo beltzaren ozpina
oliba-olioa
gatza

Onddo-maionesa
1 onddo
1 baratxuri
oliba-olioa
ura

1 eskarola


NOLA EGIN

Tipula potxatua
  • Tipula txikitu eta potxatu, gatza emanda eta tapa jarrita. Bukaeran, tapa kendu, ur gehiena lurruntzeko.
  • Potxatutakoan, gehitu ardo eta ozpin pixka bat. eta eduki su bizian pixka batean. Behar badu, gatza eman.

Onddo-maionesa
  • Egin onddoak zartagin batean, baratxuriarekin.
  • Onddoak egindakoan, gehitu ⅓ oliba-olio, ⅓ ekilore-olio eta ⅓ ur. Gatza eman eta sutan epeldu, onddoa aparra botatzen hasi arte. Orduan, sutatik kendu, atera irabiagailuaren ontzira, eta maionesaren antzera eginen dugu: sartu irabiagailua hondoraino, eta piztu. Gero, geldi-geldi, goitik behera mugitu. Berehala eginen da onddo-maionesa.

Kokotxak
  • Jarri kokotxak erretilu batean, azala goraka dutela. Gatza eman eta bota olio pixka bat gainean.
  • Plantxan egin lehendabizi azala beheraka dutela. Bi aldeak ongi ongi gorritu.

Eskarola
  • Garbitu, zatitu eta gehitu gatza, olioa eta ozpina.

PLATEREAN NOLA

  • Plateraren alde batean, eskarola. Erdian, tipula potxatua. Tipularen gainean, kokotxak. Azkenik, onddo-maionesa pixka bat kokotxen gainean.
 

No comments:

Post a Comment