2012/11/19

Lekak gibelurdinekin



OSAGAIAK (4 lag.)

1 kg leka (1)
16 gibelurdin (2)
1 tipula
2 baratxuri
oliba-olioa
irina
gatza

NOLA EGIN

Lekak
  • Lekak luzetara moztu eta 3 zatitan-edo zatitu.
  • Eltze batean ura irakiten dugula, lekak gehitu eta egosi bertan 10-15 bat minutuz. Atera erretilu batera eta hozten utzi. Ez bota lekak egosteko erabili dugun ura, gero beharko dugu-eta.

Gibelurdinen saltsa
  • Oliotan potxatu tipula txiki-txiki eginik eta baratxuria xerratan mozturik. Gehitu gibelurdinen hankak txikiturik, eta sueztitu. Gehitu irin pixka bat, eta ondoren gehitu lekak egosteko erabili dugun ur pixka bat. Egosi egin arte. Egindakoan, irabiagailuarekin txikitu eta iragazi.
  • Gibelurdinen txapelak zatitu, ez oso zati txikitan.
  • Zartagin batean, gorritu baratxuria txikiturik. Gehitu gibelurdinak eta su bizian egin. Gehitu prestatu dugun saltsa, eta eman irakinaldi bat. Behar badu, gatza eman.

Platerean nola
  • Zartagin batean, salteatu lekak olio pixka batean, berotzeko batez ere.
  • Jarri lekak plater zabal batean, eta gehitu gainean saltsa pixka bat.

(1) Beste barazki batzuekin ere egin daiteke: kardua, zerba, alkatxofak...

(2) Beste ziza batzuk ere erabil daitezke: tronpetak, txanpinoiak, idi-mihia... Tronpetak eta beste ziza mota batzuk egin behar baditugu, hobe da tronpetak beste zizekin nahastu gabe prestatzea, denak belztu eginen dira bestela.



No comments:

Post a Comment