2012/11/25

Krepeak anana-saltsarekin



OSAGAIAK (15 lag.)

Krepeak
½ l esne
2 arrautza
2 gorringo
200 g irin
20 ml oliba-olio
gatza

Almibarra
200 g azukre
100 g ur

Anana-saltsa
1 anana
almibarra
100 g gurin
2 kopa ron

NOLA EGIN

Krepeak
  • Nahastu irabiagailuarekin esnea, irina, arrautzak, gorringoak, olioa eta gatz pixka bat, eta iragazi.
  • Zartagina berotu, bero-bero egon behar du, eta olio pixka batez busti. Bota zartaginera burruntzali txiki bat nahasketa, ez gehiegi. Beheko aldea egindakoan, buelta eman zotz baten laguntzaz edo plater bat erabiliz, eta beste aldea egin. Lehenbiziko krepea bota, ez jan, gehienetan itsatsi egiten da-eta.
  • Krepeak egin ahala, hozten utzi hiruki modura tolesturik.

Anana-saltsa
  • Egin almibarra azukrearekin eta urarekin. Utzi epeltzen.        
  • Anana zuritu, erdiko zati gogorra kendu, puska txikitan moztu eta jarri irabiagailuaren ontzian. Almibarra gehitu, irabiagailuarekin txikitu eta iragazi.
  • Jarri eltze batean azukrea eta ur pixka bat. Sutan jarri, karamelua egiteko. Karamelua egindakoan, gehitu gurina. Gurina desegindakoan, gehitu rona eta eduki su bizian (kontuz, ke-estraktorea itzalita eduki), alkohola lurruntzeko. Azkenik, gehitu ananarekin eta almibarrarekin prestatu dugun saltsa, irakinaldi bat eman eta sartu krepeak bertan. Postre hau epel jan behar da, eta ez da komeni askoz lehenago egitea, krepeak desegin eginen dira bestela.

No comments:

Post a Comment