2012/11/09

Tomate-zopa, hegaluzearekin


OSAGAIAK (4 lag.)

Tomate-zopa 
6 tomate ondu
1 tipula
albaka
oliba-olioa
gatza

Hegaluzea 
400 g hegaluze (solomoa)

Olioa eta baratxuria 
2 baratxuri
oliba-olioa
gatza

mozzarella gazta


NOLA EGIN

Tomate-zopa
  • Tomateak erditik moztu eta haziak kendu. Birringailu batekin birrindu eta azala baztertu; zopa moduko gelditu behar zaigu. Beste aukera: tomateak zuritu, haziak kendu eta dado txikitan moztu.
  • Gehitu albaka hostoak, oliba-olioa, tipula txiki-txiki eginik eta gatza. Ongi nahastu eta hozkailuan gorde. Bezperatik ere egin daiteke.
Olioa eta baratxuria
  • Baratxuria txiki-txiki moztu eta olio berotan gorritu. Edalontzi batean prest eduki baso erdi bat olio, eta zartagineko baratxuria gorritu orduko edalontzira hustu, olio hotzera; hala, baratxuriak ez dira behar baino gehiago eginen. Gehitu perrexila eta nahastu.
Hegaluzea*
  • Hegaluzearen somoloa xerratan moztu, 2 cm inguruko xerratan.
  • Hegaluzeari gatza eman eta plantxan egin, aurretik olio pixka bat zabaldurik.
Platerean nola
  • Plater sakon batean jarri tomate-zopa; gainean, mozzarella gazta, eta, azkenik, hegaluzea, plantxan eginik (hegaluzea hotz edo egin berri jar daiteke, nahi bezala). Bukatzeko, gainean bota aurretik prestatu dugun olio eta baratxuri saltsa.

(*) Edo izokina, itsas-zapoa...


No comments:

Post a Comment