2012/10/30

Sagar-tarta

 
OSAGAIAK (8 lag.)

Pastel-krema 
½ l esne
2 arrautza
3 gorringo
1 kanela makila
1 limoi azal
gurina
100 g azukre
50 g irin

Masa hautsia 
200 g irin
75 g gurin
75 g azukre
1 arrautza
limoi-zukua

Apaintzeko 
4 errege-sagar
abrikot-marmelada

 

NOLA EGIN

Pastel-krema
  • Berotu eltze batean esnea, kanela makila eta limoi azala, irakin arte.
  • Nahastu katilu batean azukrea eta irina. Gehitu 2 arrautza eta 3 gorringo. Dena ongi nahastu, orea egin arte.
  • Sutan genuen esnea katilura bota eta ongi nahastu. Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan eta etengabe nahastu, irakin arte. Egosten hasitakoan, atera beste katilu batera eta hozten utzi.
  • Epeltzen ari dela, gehitu gurin puska batzuk eta nahastu. Gurinak distira ematen dio kremari.
Masa hautsia
  • Egin irinarekin sumendi moduko bat, eta egin zulo bat erdian. Jarri zulo horretan gurina (epel), azukrea, arrautza eta limoi erdi baten zukua.
  • Erdiko osagai guztiak nahastu, eta, pixkanaka-pixkanaka, nahastu inguruko irinarekin, orea egin arte. Utzi pausatzen, pixka batean.
  • Orea irineztatu eta zabaldu, arrabola edo botila batekin.
  • Jarri hondoa kentzen zaion molde batean. Sartu labean eta eduki 180 gradutan, 15-20 minutuz.
Dena bat
  • Sagarrak zuritu eta xerratan moztu.
  • Zabaldu pastel krema orearen gainean, eta sagar xerraz estali.
  • Labean sartu, 180 gradutan, gaineko sagarrak egin arte. 15 bat minutuz.
  • Labetik atera ondoren, hozten hasitakoan, zabaldu abrikot-marmelada  gainean (marmelada oso lodi badago, gehitu ur pixka bat eta berotu mikrouhin-labean edo sutan). Hozten utzi.

No comments:

Post a Comment