2012/10/28

Kaneloiak, haragiz beterik

 
OSAGAIAK (4 lag.) 

Kaneloiak 
12 kaneloi

Betetzekoa 
200 g haragi txikitu (txerrikia eta txahala)
1 tipula
1 azenario
4 leka

Bexamela 
½ l esne
65 g gurin
65 g irin

1 tomate lata
gazta, gratinatzeko

 

NOLA EGIN

Kaneloiak
  • Jarri eltze batean ura, gatza eta olio pixka bat, eta irakinarazi. Kaneloiak banan-banan gehitu eta bertan egosi. Aldian-aldian nahastu, ez itsasteko.
  • Egositakoan, atera ur hotzez betetako ontzi batera eta bertan utzi. 
 Bexamela
  • Eltze batean, gurina berotu, irina gehitu eta ongi nahastu. Esnea gehitu (aurretik berotu gabe), gatza eman eta eten gabe nahastu, irakin arte eta loditu arte. Geroko gorde. 
Betetzekoa
  • Eltze batean ura eta gatza jarri, eta azenarioa eta lekak bertan egosi. Azenarioak egosteko denbora gehiago beharko duenez, lehenbizi azenarioa egosten hasi eta gero lekak gehitu. Egositakoan, laukitxotan moztu.
  • Haragiari gatza eman, eta zartagin batean egin, zartaginean olio pixka bat jarririk. Haragia egindakoan, iragazi, ura kentzeko, eta berriz zartaginean jarri. Gehitu azenario eta leka txikituak, eta nahastu bexamel erdiarekin. Atera ontzi batera eta utzi hozten. 
Dena bat
  • Erretilu batean tomatea zabaldu. Bete kaneloiak prestatutako haragiarekin, eta tomatearen gainean jarri, bete ahala.
  • Gorderik daukagun bexamel erdiarekin estaliko ditugu kaneloiak. Bexamela oso lodi badago, sutan jarri eta esne pixka bat gehitu, arintzeko. Behar badu, gatza eman.
  • Gainean gratinatzeko gazta zabaldu eta labean sartu, 10 bat minutuz, 180º edo 200º-tan.

No comments:

Post a Comment