2012/10/26

Esparrago-krema

 
OSAGAIAK (4 lag.)

Esparrago-krema 
16 esparrago berde
2 patata
1 tipula
100 ml esnegain
75 g gurin

Sakramentuak 
4 arrautza
4 urdaiazpiko xerra
4 ogi xerra (moldekoa)
oliba-olioa
½ l haragi-salda (edo ura)


NOLA EGIN


Esparrago-krema
  • Eltze batean, jarri sutan gurina eta oliba-olio pixka bat, eta bertan potxatu tipula txiki-txiki mozturik.
  • Patatak zuritu, koskatu eta tipulari gehitu. Sutan eduki patatak gozatu arte, eta aldian-aldian nahastu.
  • Patatak haragi-saldaz estali eta egosi, patatak ia erabat egin arte.
  • Patatak ia eginik daudenean, gehitu esparrago berdeak zatiturik, eta egosten utzi, egin arte.
  • Egindakoan, irabiagailuarekin txikitu, iragazi eta berriz sutan jarri, irakinaldi bat emateko. Azkenik, esnegaina gehitu eta eduki sutan pixka batean.
Sakramentuak
  • Urdaiazpikoa: labeko paperean bildu eta labean sartu, 120º-tan, lehortzeko. Bestela, zartaginean ongi-ongi egin, olio pixka batekin.
  • Moldeko ogia: ogiari ertzak kendu eta erditik moztu, hiruki forma emateko. Olio berotan frijitu eta gorde.
  • Arrautzak ur irakinetan eginik (eskalfatuak): eltze batean ura irakinarazi, ozpin zorrotada bat gehituta; gatzik ez gehitu, arrautzak barratu eginen dira bestela. Eltzearen parean prest eduki ur hotzez betetako ontzi bat, arrautzak egin ahala bertara ateratzeko. Ura irakiten ari dela, zabaldu arrautza edalontzi batean eta uretara sartu xuabe-xuabe. Minutu batez-edo eduki eta ur hotzera atera.
Platerean nola
  • Jarri erdian arrautza.
  • Krema gehitu.
  • Gehitu bi ogi puska eta urdaiazpiko xerra.

No comments:

Post a Comment