2012/11/14

Udare-moussea, txokolate zuriaren saltsarekin


OSAGAIAK (15 lag.)

Udare-purea 
1 kg udare
200 g azukre
100 g gurin

Udare-moussea 
udare-purea
1 l esnegain
100 g azukre
5 gelatina
2 zuringo
menda hosto batzuk

Txokolate zuriaren saltsa 
1 l esne
8 gorringo
100 g azukre
150 g txokolate

NOLA EGIN

Txokolare zuriaren saltsa
  • Esnea irakinarazi.
  • Jarri ontzi batean azukrea eta gorringoak, eta ongi nahastu.
  • Nahastu esnea gorringoekin eta azukrearekin. Jarri sutan, baina kontuz, ez du irakin behar. Etengabe nahastu egurrezko koilara batekin. Nahikoa loditutakoan, koilaran arrastoa uzten duenean, egina egonen da. Atera ontzi batera eta epeltzen utzi.
  • Jarri txokolatea beste ontzi batean eta urtu mikrouhin labean. Txokolateari krema gehitu eta nahastu. Utzi hozten.
Udare-purea
  • Udareak zuritu eta zatitu. Jarri eltze batean udareak, azukrea eta ur pixka bat. Tapa jarri eta egosten utzi. Udareak egindakoan, irabiagailuarekin txikitu eta iragazi. Epeldutakoan, hozkailuan gorde, hozteko.
Udare-moussea
  • Nahastu ontzi batean esnegaina eta azukrea, eta harrotu.
  • Jarri gelatina ur hotz pixka batean, beratzeko. Urtzeko, xurgatu duen urarekin berotu.
  • Zuringoak harrotu.
  • Gehitu eta nahastu, hurrenez hurren: udare-purea, gelatina, zuringo harrotuak eta esnegain harrotua. Hozkailuan sartu eta utzi bertan ahalik eta denbora gehien; aukeran, 24 bat orduz.
Platerean nola
  • Estali plater sakon bat txokolate zuriaren saltsarekin.
  • Jarri gainean udare-mouseea.
  • Apaindu menda hostoren batekin, osoa edo txiki-txiki eginik.

No comments:

Post a Comment