2012/11/10

Txerri-masailak saltsan


OSAGAIAK (4 lag.)

Txerri-masailak 
1 kg txerri-masail
2 tipula
2 azenario
1 porru
½ l ardo beltz
2 kopa koñak
ura
gatza
irina
oliba-olioa

NOLA EGIN

Txerri-masailak
  • Bezperan, barazkiak txiki-txiki egin eta ontzi batean jarri txerri-masailekin batera. Ardoz estali eta utzi.
  • Hurrengo egunean, haragia atera, gatza eman, irineztatu eta olio bero-berotan frijitu, haragia ixteko. Egin ahala, eltze zabal batera atera.
  • Masailak urez estali eta egosten jarri. Haragiak ordu eta erdi edo bi ordu beharko ditu egiteko. Txahal-masailak badira, 3 ordu behintzat beharko dituzte egosteko.
  • Bitartean, ardotan eduki ditugun barazkiak iragazi eta ardoa geroko gorde. Beste eltze batean olio pixka bat jarri eta barazkiak bertan sueztitu. Egindakoan, gehitu koñaka eta utzi murrizten. Gehitu gorde dugun ardoa eta sutan utzi egosten, ia lehortu arte. Azkenean, irabiagailuarekin txikitu eta gehitu egosten ari diren masailei, iragazirik.
  • Eduki masailak erabat egin arte. Tartean ur gutxi duela irudituz gero, ur gehiago gehitu. Azkenean, gatza eman, behar izanez gero.

No comments:

Post a Comment