2012/12/19

Milorri kubatarra (holamiamol tarta)




OSAGAIAK (15 lag.)

Bizkotxoa
4 platano
1 sobre legami
250 g irin
150 g azukre
4 arrautza
1 katilu esne-gain
1 katilu ekilore-olio

Koko-krema
1 l koko-esne
150 g irin
100 g azukre
6 arrautza
¼ l esne-gain

Ron-saltsa
1 l esne
100 g azukre
10 gorringo
2 kopa ron


NOLA EGIN

Bizkotxoa

  • Jarri ontzi batean irina, arrautzak, azukrea, legamia, ekilore-olioa eta esne-gaina, eta nahastu irabaigailuarekin. Platanoa zuritu, zatitu, gehitu nahasketari eta nahastu eskuz pixka bat, platano zatiak txikitu gabe.
  • Busti molde bat olio pixka batekin eta zabaldu irin pixka bat, bizkotxoa ez itsasteko, eta bete moldea nahasketarekin.
  • Sartu labean, 180º-tan, 30 bat minutuz. Egindakoan, labetik atera, moldetik atera eta hozten utzi. Milorria prestatzerako, xerratan moztu.

Ron-saltsa
  • Esnea irakinarazi ronarekin batera.
  • Jarri ontzi batean azukrea eta gorringoak, eta ongi nahastu.

  • Nahastu esnea gorringoekin eta azukrearekin. Jarri sutan, baina kontuz, ez du irakin behar. Etengabe nahastu egurrezko koilara batekin. Nahikoa loditutakoan, koilaran arrastoa uzten duenean, egina egonen da. Atera ontzi batera eta hozten utzi.

Koko-krema
  • Pastel-kremaren antzera egiten da, baina azukre gutxixeago behar du, kokoak badu-eta pixka bat.
  • Berotu eltze batean esnea, irakin arte.
  • Nahastu katilu batean azukrea eta irina. Gehitu 3 arrautza eta 3 gorringo. Dena ongi nahastu, orea egin arte.
  • Sutan genuen esnea katilura bota eta ongi nahastu. Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan eta etengabe nahastu, irakin arte. Egosten hasitakoan, atera beste katilu batera eta hozten utzi.
  • Krema hoztutakoan, harrotu esne-gaina, huts-hutsik, azukrerik gehitu gabe, eta nahastu kremarekin.

Anana
  • Anana zuritu eta xerran fin-finetan moztu, edo, bestela, dado txikitan moztu.

Dena bat
  • Prestatu milorria erretilu batean: jarri hurrenez hurren bixkotxo-xerra bat, koko-krema eta anana-xerra bat. Nahi adina geruza egin. Hozkailuan gorde.

PLATEREAN NOLA
  • Jarri milorria plater sakon baten erdian, eta bota ron-saltsa inguruan.
  • Anana sobratu baldin bazaigu, dado txikitan moztu, ron pixka bat gehitu, nahastu eta milorriaren ondoan jarri.



No comments:

Post a Comment