2012/12/22

Entsalada epela, hegaluzearekin eta baratxuri freskoen kremarekin



OSAGAIAK (4 lag.)

Baratxuri freskoen krema
6 baratxuri fresko
oliba-olioa
gatza

Tomatea
16 cherry-tomate
2 baratxuri
gatza

Hegaluzea
400 g hegaluze (solomoa)
2 baratxuri
gatza

Entsalada
1 letxuga
1 tipula fresko
oliba-olioa
ozpina
gatza

Modenako ozpin-krema

NOLA EGIN

Baratxuri freskoen krema
  • Jarri eltze batean ura eta gatza berotzen. Irakiten hasitakoan, gehitu baratxuri freskoak zatiturik, eta egosi 2 minutuz.
  • Atera baratxuri freskoak irabiagailuaren ontzira, estali egosteko erabili dugun urez eta irabaigailuarekin txikitu. Ondoren, maionesa egiten denaren antzera, oliba-olioa gehitu pixkanaka-pixkanaka eta irabiagailuarekin nahastu, krema egin arte. Azkenean, iragazi.

Tomateak
  • Baratxuria txiki-txiki moztu eta olio berotan jarri, zartagin zabal batean. Baratxuriak gorritzen hasitakoan, gehitu tomateak osorik. Gatz pixka bat eman eta salteatu su bizian.

Hegaluzea
  • Hegaluzearen somoloa dadotan moztu. Jarri erretilu zabal batean, gehitu baratxuriak txikiturik, gatza eman eta utzi bertan prestatu arte.
  • Zartaginean olio pixka bat zabaldu eta salteatu hegaluzea bertan, su bizian. Ez da komenik hegaluzea asko egitea.
  • Hegaluzea prest dagoenean, gehitu lehendik prest genituen tomateak, gehitu perrexila eta nahastu dena pixka bat.

Entsalada
  • Letxuga garbitu eta zatitu. Gehitu tipula freskoa julianan mozturik. Eman gatza, ozpina eta olioa, eta nahastu.

Platerean nola
  • Plater zabal batean, jarri baratxuri freskoen krema alde batean.
  • Beste aldean, letxuga eta tipula.
  • Kremaren gainean, hegaluzea eta tomatea. Bero jan behar denez, behar badu, berotu.
  • Azkenik, apaindu Modenako ozpin-kremarekin.



No comments:

Post a Comment