OSAGAIAK (12 lag.)
Mazedonia*
6 laranja
1 meloi
Turroi-saltsa
1 turroi bigun
6 jogurt natural
½ l esne-gain
100 g azukre
NOLA EGIN
Mazedonia
- Laranjak: laranjak ongi zuritu eta laranja-atalak banan-banan bereizi, azalik gabe. Ontzi batean utzi.
- Meloia: azala kendu, haziak kendu eta tira finetan moztu, luzetara. Gehitu laranjak sartu ditugun ontzira eta nahastu.
Turroi-saltsa
- Hustu jogurtak ontzi batera eta gehitu turroia deseginki; turroia eskuz txikitu. Hagaxkekin ongi nahastu. Ondoren, gehitu esne-gaina, eta ongi nahastu. Azukrea gehitu eta nahastu (azukre gehiago edo gutxiago beharko dugu turroiaren arabera). Azkenik, irabiagailuarekin txikitu.
PLATEREAN NOLA
- Plater sakon batean, platera saltsaz estali eta jarri gainean fruta zatiak.
(*) Beste edozein fruta erabil daiteke mazedonia egiteko: anana, kiwia...
No comments:
Post a Comment