2012/12/07

Marmitako berezia



OSAGAIAK (4 lag.)

Arrain-salda
arrain baten burua eta hezurrak
3 tipula
oliba-olioa
gatza

Saltsa-oinarria
2 piper berde
1 piper gorri
1 tipula
1 tomate lata
perrexila
arrain-salda
gatza

Patatak
½ kg patata
arrain salda

Hegaluzea
400 g hegaluze
2 baratxuri
oliba-olioa
gatza
perrexila


NOLA EGIN

Arrain-salda
  • Jarri sutan eltze batean arrainaren burua, hezurrak, eta ura. Hasieran ateratzen zaion aparra kendu.
  • Moztu 3 tipula julianan eta potxatu, su bizi samarrean. Gorritutakoan, gehitu arrain-saldari eta utzi egosten. Zenbat eta gehiago egosi, hobe.

Saltsa-oinarria
  • Txikitu tipula, piper berdeak eta piper gorriak, eta olio pixka batean potxatu.
  • Potxatutakoan, tomatea gehitu eta eduki sutan, pixka batean.
  • Estali arrain-saldaz, eta eduki sutan.
  • Irabiagailuarekin txikitu eta iragazi. Saltsa oso lodi baldin badago, gehitu arrain-salda pixka bat. Irakinaldi bat eman, eta, behar badu, gatza eman.

Patatak
  • Patatak zuritu eta koskatu; ez egin oso puska handiak. Patatak eltze batean jarri, arrain-saldaz estali, gatza eman eta egosi, egin arte.

Hegaluzea
  • Moztu hegaluzea takotan, eta gatza eman.
  • Baratxuriak txikitu eta hegaluzearekin nahastu.
  • Zartaginean olio pixka bat zabaldu, eta, bero-bero dagoela, hegaluzea salteatu; buelta eta buelta, gutxi egin. Bota perrexila gainean.

Platerean nola
  • Plater sakonean, zabaldu saltsa oinarria.
  • Jarri patatak iragazirik gainean.
  • Azkenik, gehitu hegaluze puska batzuk.



No comments:

Post a Comment