2012/12/10

Arraingorria, algen osagarriarekin



OSAGAIAK (4 lag.)

Arraina
800 g arraingorri (perloia)
oliba-olioa
gatza

Osagarria
4 tomate
algak (Hijiki, adib.)
1 tipula
gazta (Filatto, adib.)
oliba-olioa
perrexila


NOLA EGIN

Osagarria
  • Tomatea: zuritu, erditik moztu, haziak kendu eta erretilu batean jarri. Gehitu, gatza, olio pixka bat eta azukre pixka bat. Sartu labean, 230º-tan, 15-20 minutuz. Egindakoan, atera, utzi epeltzen eta labanarekin txikitu.
  • Algak: ikus algen poltsako jarraibideak. Erabili ditugun algekin, adibidez, sartu algak 15 minutuz uretan, hidratatzeko, eta gero egosi beste 15 minutuz. Behar badu, gatza eman. Iragazi eta pixka bat txikitu.
  • Tipula: tipula txikitu, ez oso zati txikitan, eta oliotan potxatu, gatza emanda.
  • Dena bat: tipula potxatutakoan, gehitu tomatea eta tomateak askatu duen ura, sutan jarri eta eduki su txikian. Gehitu algak eta nahastu. Bota gainean perrexil pixka bat. Azkeneko momentuan, gehitu gazta eta nahastu; oso lehor baldin badago, gehitu arrain-salda pixka bat, nahi baduzu.

Arraingorria (perloia)
  • Xerrak plantxan eginen ditugu. Aurretik, arraingorriari azala kendu, gatza eman, olio pixka batekin busti, eta plantxan egin, lehendabizi azala zuen aldetik. Pantxan egin ordez zartaginean edo labean ere egin dezakegu.

Platerean nola
  • Jarri lehendabizi osagarria, eta jarri gero arraina gainean.
  • Bota perrexil pixka bat gainean.




No comments:

Post a Comment