OSAGAIAK (5 lag.)
Flana
1 l esne
6 arrautza
200 g azukre
1 kanela makila
1 limoi
1 kopa Baileys
Karamelua
azukrea
ura
NOLA EGIN
Flana
- Jarri esnea irakiten kanela makilarekin eta limoi edota laranja azalarekin.
- Nahastu ontzi batean arrautzak eta azukrea. Gehitu esne beroa, nahastu, gehitu Baileys kopa, berriz nahastu eta iragazi.
- Karamelua egin, moldean jarri eta gehitu flanaren nahasketa. Jarri moldea erretilu sakon batean. Flana marian berotzeko, erretilura ura gehitu eta dena labe beroan sartu (200º). Labean sartutakoan, utzi bertan 180º-tan, 45 edo 50 minutuz. Erretiluko urak ez du irakin behar, bestela, flanari zulotxoak aterako zaizkio; trikimailu erraz bat bada zulotxorik ez egiteko: jarri egunkari papera erretiluaren eta moldearen artean.
- Egindakoan, labetik atera eta hozten utzi, moldetik atera gabe. Hobe da pausatzen uztea eta hurrengo egunean ateratzea.
No comments:
Post a Comment