2013/03/31

Natillak




OSAGAIAK (4 lag.)

Natillak
1 l esne
6 gorringo
200 g azukre
kanela
gurina
1 kanela makila
1 limoi azal


NOLA EGIN

Natillak
  • Jarri eltze batean esnea eta kanela makila, eta berotu, irakin arte. Esnea sutatik kendu.
  • Nahastu katilu batean azukrea eta gorringoak.
  • Esnea pixka bat hoztutakoan, nahastu esnea eta azukre-gorringoak katiluan, pixkanaka-pixkanaka.
  • Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan eta etengabe nahastu, baina ez du irakin behar. Etengabe nahastu egurrezko koilara batekin. Nahikoa loditutakoan, koilaran arrastoa uzten duenean, egina egonen da.
  • Atera berehala katilu edo erretilu handi batera, hozteko.
  • Natillak hala egin ordez, beste aukera bat da pastel-krema egitea eta esne gehixeago gehitzea, arintzeko.

Platerean nola:
  • Zerbitzatu natillak plater sakon batean eta bota kanela-hautsa gainean. Galletaren bat jar daiteke gainean edo alde batean.


No comments:

Post a Comment