2013/03/07

Txokolatezko tarta




OSAGAIAK (12 lag.)

Bizkotxoa
175 g irin
150 g azukre
5 arrautza
1 poltsa legami
75 g kakao (garratza)

Txokolate zuriaren krema
½ l esne-gain
100 g azukre
200 g txokolate zuri
50 g gurin

Karamelu-saltsa
azukrea
ura
50 g gurin
½ l esne-gaina

Bizkotxoa bustitzeko saltsa
azukrea
ura
1 kopa ron


NOLA EGIN

Bizkotxoa
  • Ontzi batean, zuringoak harrotu. Beste batean, gorringoak harrotu, azukrearekin batera. Beste ontzi batean, irina, kakaoa eta legamia nahastu.
  • Nahastu zuringo eta gorringo harrotuak, pixkanaka-pixkanaka. Gehitu irina zuringo eta gorringo harrotuei, pixkanaka-pixkanaka. Geldi-geldi nahastu, behetik gora.
  • Igurtzi molde bat gurinarekin edo olioarekin eta zabaldu irin pixka bat, bizkotxoa ez itsasteko; bestela, erabili labeko papera (landare-papera).
  • Gehitu orea moldera eta sartu labean, 180 gradutan, 40 minutuz-edo. Egindakoan, atera moldetik parrilla baten gainera. Hozten utzi. Xerratan moztu.
        
Txokolate zuriaren krema
  • Ontzi batean, harrotu esne-gaina, azukrea gehituta.
  • Beste ontzi batean, nahastu txokolate zuria eta gurina, eta urtu mikrouhin labean. Epeltzen utzi. Epeldutakoan, gehitu esne-gain harrotuari, eta nahastu. Sartu hozkailuan.

Bizkotxoa bustitzeko saltsa
  • Ontzi txiki batean, ipurdia azukrez estali eta gehitu ur pixka bat. Azukrea desegindakoan, gehitu rona. Ronari su eman, ontzia sutatik kendu eta utzi berez itzali arte.

Karamelu-saltsa
  • Estali zartagin baten ipurdia azukrez, gehitu ur pixka bat eta sutan eduki karamelua egin arte. Gehitu gurin pixka bat eta, urtutakoan, gehitu esne-gaina eta eduki sutan pixka batean.

Dena bat
  • Plateretan zerbitzatu aurretik, prestatu erretilu batean arrazio guztiak: lehendabizi, jarri bizkotxo  xerra bat, eta, brotxa bat erabilita, busti bizkotxoa bustitzeko saltsarekin.
  • Bete pastelgintzako mahuka bat txokolate zuriaren saltsaz, eta jarri saltsa bixkotxo-xerraren gainean.
  • Jarri beste bizkotxo-xerra bat, eta busti saltsarekin.
  • Azkenik, apaintzeko, jarri gainean txokolate zuriaren saltsa pixka bat.
  • Sartu erretilua hozkailuan. Zerbitzatzerakoan, jarri platerean lehendabizi  karamelu-saltsa, eta honen gainean txokolatezko tarta.

No comments:

Post a Comment