2013/03/23

Hegaluze-eskalopea, piper gorrien saltsarekin eta tipula potxatuarekin




OSAGAIAK (4 lag.)

Hegaluzea
400 g hegaluze-solomo
gatza
irina
1 arrautza
ogi birrindua

Piper gorrien saltsa
1 pipermorro gorri
1 patata
gatza
oliba-olioa
ura

Tipula
1 tipula
ozpina
gatza
oliba-olioa


NOLA EGIN

Piper gorrien saltsa
  • Moztu piper gorria eta oliotan potxatu, gatza emanda.
  • Potxatutakoan, gehitu patata bat, zuriturik eta zatiturik, eta sueztitu pixka batean.
  • Urez estali eta sutan eduki patata egin arte.
  • Irabiagailuarekin txikitu, iragazi eta irakinaldi bat eman.

Tipula
  • Tipula txikitu eta potxatu, gatza emanda.
  • Ongi-ongi potxatutakoan, gehitu zorrotada bat ozpin.

Hegaluze-eskalopea
  • Moztu hegaluzea xerratan. Gatza eman, eta pasatu irinetan, arrautzetan eta ogi birrindutan.
  • Egin hegaluze-eskalopeak plantxan, oliotan ongi bustita. Zartaginean ere egin daitezke.

Platerean nola
  • Lehendabizi, jarri piper gorrien saltsa.
  • Jarri erdian hegaluze-eskalope pare bat.
  • Azkenik, jarri tipula potxatua eskalopearen gainean.



No comments:

Post a Comment