2013/03/15

Txipiroiak saltsan, arrozarekin




OSAGAIAK (4 lag.)

Txipiroiak
1 kg txipiroi
oliba-olioa

Txipiroi-saltsa
1 tipula
2 piper berde
1 porru
4 baratxuri
1 urdaiazpiko-xerra (
lodixkoa)
2 kopa ardo beltz
1 kopa koñak
1 lata tomate natural
4 ogi-xerra
ura edo arrain-salda

Arroza
200 g arroz
1 tipula
1 piper berde
oliba-olioa
ura edo arrain-salda
gatza


NOLA EGIN

Txipiroi-saltsa

  • Moztu tipula, piper berdea eta porruaren zati zuria, eta oliotan potxatu. Baratxuriak ere gehitu, zuriturik eta osorik.
  • Potxatutakoan, gehitu koñaka eta urdaiazpikoa dadotan mozturik.
  • Gehitu tomatea.
  • Ogi-xerrak oliotan frijitu (edo ogia xigortu), eta gehitu saltsari.
  • Gehitu ardo beltza eta txipiroien tinta. Sutan eduki urritu arte, ia lehor gelditu arte.
  • Estali arrain-saldaz edo urez, irakinaldi bat eman eta irabiagailuarekin txikitu.

Txipiroiak
  • Moztu txipiroiak karratutan.
  • Berotu olio pixka bat kazola zabal batean, eta gehitu txipiroiak. Su bizian egin, txipiroiek ur guztia askatu arte.
  • Gehitu txipiroi-saltsa iragazirik, eta egosi 15-20 bat minutuz, txipiroiak egin arte. Probatu, eta, behar badu, gatza eman. Akaso, azukre pixka bat ere beharko du, tomatearengatik.

Arroza
  • Tipula eta piper berdea txikitu eta oliotan potxatu. Gehitu arroza, pixka bat nahastu eta ur edo salda bero-beroa gehitu. Arrozaren eta saldaren proportzioa: 1 arroz - 2,5 salda. Gatza eman. Egindakoan, trapu batez estali eta utzi pausatzen.

Platerean nola
  • Jarri arroz pixka bat plateraren alde batean eta jarri txipiroiak beste aldean.

No comments:

Post a Comment