2013/03/11

Kalabazin-krema




OSAGAIAK (4 lag.)

Kalabazin-krema
1 ½  kalabazin
2 patata
1 l haragi-salda (edo ur)
1 tipula
oliba-olioa
25 g gurin
100 ml esne-gain

Sakramentuak
2 urdaiazpiko-xerra
1 kalabazin erdi


NOLA EGIN

Kalabazin-krema

  • Sueztitu eltze altu batean tipula txikiturik, oliba-oliotan.
  • Gehitu kalabazin eta erdi xerratan mozturik, azal eta guzti, eta sueztitu.
  • Gehitu patata, zuriturik eta koskaturik. Sueztitu.
  • Gehitu gurina eta eduki sutan pixka batean. Ondoren, estali haragi-saldaz edo urez, eta sutan eduki patatak egin arte, 10 bat minutuz.
  • Patatak egindakoan, irabiagailuarekin txikitu, gatza eman eta gehitu esne-gaina. Azkenik, eman irakinaldi bat.

Sakramentuak
  • Urdaiazpikoa: moztu urdaiazpikoa dado txikitan. Jarri zartaginean olio pixka bat, eta txigortu urdaiazpikoa bertan.
  • Kalabazina: moztu kalabazin erdia dadotan eta gatza eman.  Jarri zartaginean olio pixka bat, eta salteatu kalabazin-dadoak bertan.

Platerean nola
  • Zerbitzatu krema plater sakon batean, eta gehitu sakramentu batzuk gainean
 

No comments:

Post a Comment