2013/03/03

Sekretu iberikoa parrillan




OSAGAIAK (4 lag.)

Sekretu iberikoa
800 g sekretu iberiko
gatza

Endibiak
4 endibia
oliba-olioa
gatza
gurina
200 ml esne-gain
azukrea

Saltsa
azukrea
ura
ozpina
1 kopa koñak
1 kopa ardo zuri
2 baso haragi-salda (edo ura)
gurina
irina


NOLA EGIN

Endibiak
  • Moztu endibiak luzetara erditik, eta gero moztu julianan, fin-fin.
  • Jarri oliba-olio pixka bat zartagin batean, eta egin endibiak su txikian, tapa jarrita. Egindakoan, gatza eman.
  • Gehitu gurin pixka bat eta esne-gaina, eta beroaldi bat eman. Azkenik, gehitu azukre pixka bat, eta, behar badu, gatza ere bai.

Saltsa
  • Saltsa oinarria: karamelua egiteko, estali eltze baten ipurdia azukrez eta gehitu ur pixka bat. Sutan jarri karamelua egin arte. Gehitu zorrotada bat ozpin karameluari, eta ondoren gehitu koñaka. Sutan eduki, alkohola lurruntzeko. Azkenik, gehitu kopa bat ardo zuri eta bi baso haragi-salda (edo ur). Sutan eduki denbora batez.
  • Saltsa oinarria eginik dugula, beste ontzi batean jarri gurin puska bat, jarri sutan eta sutan urtu. Gehitu irin pixka bat, nahastu, eta gehitu prestaturik dugun saltsa oinarria. Eman gatz pixka bat eta eman irakinaldi bat.

Sekretu iberikoa
  • Egin sekretua parrillan. Egindakoan, gatza eman.

Platerean nola
  • Alde batean, endibiak; beste aldean, haragi puska bat; azkenik, bota saltsa pixka bat haragiaren gainera.



No comments:

Post a Comment