2013/03/19

Udareak Portoko ardoaren saltsan




OSAGAIAK (4 lag.)

Udareak Portoko ardoaren saltsan
2 udare
1 kopa Portoko ardo
1 kopa ardo beltz
1 kopa ur
100 g azukre

esne-gainezko izozkia


NOLA EGIN

Udareak Portoko ardoaren saltsan

  • Bezperan, udareak zuritu, zuztarrak kendu, erditik moztu luzetara eta jarri beratzen ardo beltza eta Portoko ardoa gehiturik. Nahi izanez gero, kanela-makilaren bat ere gehitu. .
  • Jarri bai udareak eta bai beratzeko erabili dugun ardoa eltze batean. Gehitu ura (guztira behar du: ⅓ ardo beltz, ⅓ Portoko ardo eta ⅓ ur) eta azukrea, eta jarri eltzea sutan. Egosi ordu batez-edo, su txikian eta tapa jarririk.
  • Udareak egindakoan, atera udareak erretilu batera, eta utzi saltsa su txikian taparik gabe, urritzeko. Sutan edukiko dugu salda lodi samar gelditu arte, jarabe moduko bat egin arte. Hozten utzi.

Platerean nola
  • Moztu udare erdiak hirutan luzetara.
  • Platerean egin hiruki moduko bat udare zatiekin. Jarri izozki zati bat erdian eta bota saltsa gainean.

No comments:

Post a Comment