2013/04/04

Tolosaldeko nahaskia

 


OSAGAIAK (4 lag.)

Babarrunak
100 g babarrun gorri
1⁄2 tipula
oliba-olioa
gatza

Aza
200 g aza
oliba-olioa
gatza

Odolkia
1 odolki

Nahaskia
8 arrautza
oliba-olioa
gatza


NOLA EGIN

Babarrun-saltsa
  • Bezperan, utzi babarrunak uretan beratzen. Hurrengo egunean, beratzeko erabili dugun ur horretan bertan, gehitu olioa eta tipula erdia, txiki-txiki mozturik. Su txikian egiten utzi, eta bukaeran gatza eman, ia eginik daudenean. Irabiagailuarekin txikitu eta iragazi. Probatu eta gatza eman, behar badu. Otorduren batean sobratu zaizkigunak ere aprobetxa ditzakegu.

Aza
  • Azari zati gogorra kendu eta tiratan moztu. Berotu olio pixka bat eltze batean eta potxatu aza bertan, gatza emanda. Tapa jarri eta hasieran eduki su bizian; gero su txikian egin.
  • Ia eginik dagoenean, tapa kendu eta eduki beste pixka batean sutan, azak askatu duen ura lurrundu arte.  

Odolkia
  • Sartu odolkia uretan eta egosi su txikian, bere-berean.
  • Egindakoan, atera mamia hestetik eta utzi ontzi batean.
  • Gehitu potxatutako aza eta nahastu.

Nahaskia
  • Arrautzak pixka bat nahastu, gatza eman, gehitu odolkia eta aza, eta egin nahaskia zartagin batean.
  • Atera nahaskia plater zabal batera, egin erdian ebaki bat labana batekin eta bota babarrun-saltsa gainean.

 

No comments:

Post a Comment