2013/04/12

Budina




OSAGAIAK (6 lag.)

Budina
aranpasa batzuk
Portoko ardoa
6 arrautza
150 g azukre
1 l esne
1 bizkotxo zati

Karamelua
azukrea
ura

Karamelu-saltsa
azukrea
ura
200 ml esne-gain


NOLA EGIN

Aranpasak
  • Bezperan, jarri Portoko ardoan beratzen.

Budina
  • Jarri bizkotxo zatiak (edo sobratu zaizkigun petit-chouxak, ogi-xerra txigortuak...) ontzi batean, eta gehitu aranpasak beratzeko erabili dugun ardoa. Txikitu aranpasak (haziak kenduta; hazirik gabeak erabili) eta gehitu bizkotxo zatiei; nahastu.
  • Irakinarazi esnea eltze batean. Nahi izanez gero, gehitu kanela makila, limoi edota laranja azalen bat...
  • Nahastu ontzi batean azukrea eta arrautzak, eta, ondoren, gehitu esnea eta nahastu.
  • Karamelua egin, moldean jarri eta gehitu budinaren nahasketa. Jarri moldea erretilu sakon batean. Budina marian berotzeko, erretilura ura gehitu eta dena labe beroan sartu (200º). Labean sartutakoan, utzi bertan 180º-tan, 45 edo 50 minutuz. Erretiluko urak ez du irakin behar, bestela, budinari zulotxoak aterako zaizkio; trikimailu erraz bat bada zulotxorik ez egiteko: jarri egunkari papera erretiluaren eta moldearen artean.
  • Egindakoan, labetik atera eta hozten utzi, moldetik atera gabe. Hobe da pausatzen uztea eta hurrengo egunean ateratzea.

Karamelu-saltsa
  • Estali zartagin baten ipurdia azukrez, gehitu ur pixka bat eta sutan eduki karamelua egin arte. Gehitu esne-gaina, eman irakinaldi bat eta eduki sutan pixka batean, saltsa pixka bat loditu arte.

Platerean nola
  • Zerbitzatu budin zati bat eta bota karamelu-saltsa gainean.


No comments:

Post a Comment