2013/04/24

Kiwi-saltsa marrubi-moussearekin




OSAGAIAK (15 lag.)

Kiwi-saltsa
1 kg kiwi
200 g azukre
100 g ur
6 gelatina
1 kopa vodka

Marrubi-moussea
1 kg marrubi
200 g azukre
100 g ur
6 gelatina
1/2 l esne-gain

Apaintzeko
kakao-hautsa
4 marrubi


NOLA EGIN

Kiwi-saltsa
  • Kiwiak zuritu, zatitu, jarri irabiagailuaren ontzian eta gehitu kopa bat vodka.
  • Almibarra egiteko, fruta-kiloko 200 g azukre beharko ditugu. Jarri eltze batean azukrea eta ura. Sutan eduki, azukrea desegin arte. Utzi epeltzen.
  • Jarri gelatinak ur pixka batean, hidratatzeko. Hidratatutakoan, gehitu almibarrari eta nahastu, ongi desegin arte.
  • Gehitu almibar epela kiwiei, irabiagailuarekin txikitu eta iragazi.
  • Zerbitzatu kiwi-saltsa plater sakonetan, eta utzi hozten.

Marrubi-moussea
  • Marrubiak garbitu, zatitu eta jarri irabiagailuaren ontzian.
  • Gorde marrubi batzuk, lauren bat edo, platera apaintzeko. Xerratan moztu eta gorde.
  • Almibarra egiteko, fruta-kiloko 200 g azukre beharko ditugu. Jarri eltze batean azukrea eta ura. Sutan eduki, azukrea desegin arte. Utzi epeltzen.
  • Jarri gelatinak ur pixka batean, hidratatzeko. Hidratatutakoan, gehitu almibarrari eta nahastu, ongi desegin arte.
  • Gehitu almibar epela marrubiei, irabiagailuarekin txikitu eta iragazi.
  • Esne-gaina harrotu. Gehitu marrubi-saltsari eta nahastu. Hozkailuan sartu, ongi hozteko.

Platerean nola
  • Dagoeneko plater sakonetan daukagu prest kiwi-saltsa.
  • Gehitu marrubi-moussea gainean.
  • Jarri marrubi zati batzuk gainean, apaintzeko, eta bota kakao-hauts pixka bat gainean.


No comments:

Post a Comment