2013/04/08

Oilasko izterrak parrillan, zerbekin




OSAGAIAK (4 lag.)

Zerba
1 zerba
oliba-olioa
gatza
irina
2 baratxuri
4 urdai-xerra lodi

Parrillarako saltsa
oliba-olioa
4 baratxuri
ozpina
1 kopa koñak

Oilaskoa
4 izter
gatza


NOLA EGIN

Zerba orri-mamiak, penkak
  • Bereizi zati zuria (orri-mamiak, penkak) eta berdea, eta moztu orri-mamiak 3-4 cm-ko zatitan. Garbitu. Gorde zati berdea.
  • Jarri eltze batean ura berotzen, gatza emanda. Irakiten hasitakoan, gehitu zerba zatiak, tapa jarri eta irakinarazi 10 bat minutuz. Egindakoan, atera erretilu batera eta salda gorde.

  • Jarri kazola zabal batean oliba-olioa eta baratxuria txikiturik. Gorritzen hasitakoan, gehitu irin pixka bat, nahastu, eta gehitu zerbaren salda pixka bat, saltsa egiteko. Saltsa egindakoan, gehitu zerbak eta eman irakinaldi bat.  

Zerba-orri berdeak
  • Moztu zerba-orri berdeak julianan.
  • Gorritu baratxuria oliotan, eta salteatu espinaka freskoak, gatza emanda.
  • Urdaiari azala kendu eta  tiratan moztu. Jarri olio pixka bat zartagin batean, eta egin urdai-puskak bertan. Egindakoan, gehitu zerba-orri berdeei.

Parrillarako saltsa
  • Nahastu edalontzi batean 2 baratxuri txiki-txiki mozturik, kikara pare bat oliba-olio, ozpin pixka bat eta kopa bat koñak.

Oilaskoa
  • Izterrei gatza eman.
  • Oilasko-izterrak parrillan egin.
  • Buelta eman beste aldea egiteko, eta brotxa batekin saltsaz busti. Egindakoan, buelta eman eta beste aldea ere saltsaz busti. Erretilu batera atera eta berriz saltsaz busti.

Dena bat
  • Sartu oilasko-izterrak zerba orri-mamien kazolara.
  • Gehitu zerba-orri berdeak eta urdaia.
  • Gehitu ur pixka bat edo zerbak egosteko erabili dugun salda pixka bat, tapa jarri eta irakinarazi 5 bat minutuz.

No comments:

Post a Comment