2013/04/16

Malagako entsalada, bakailaoarekin, laranjekin eta olibekin




OSAGAIAK (4 lag.)

Entsalada
400 g bakailao
1 laranja
olibak
oliba-olioa
ozpina
gatza


NOLA EGIN

Laranja
  • Laranjak ongi zuritu eta laranja-atalak banan-banan bereizi, azalik gabe.
  • Gorde laranjak askatu duen zukua, ozpin-olioa egiteko.

Ozpin-olioa
  • Moztu bakailaoa 2-3 cm-ko takotan eta azala bereizi, pil-pil saltsa egiteko.
  • Jarri zartagin batean bakailaoaren azala oliotan, pil-pila egiteko. Jarri zartagina sutan, su txikian, eta aldian-aldian eragin zartaginari. Gehitu laranja-zukua eta eduki su txikian eten gabe eraginez, pil-pila egin arte. Egindakoan, iragazi eta gorde.

Bakailaoa
  • Jarri bakailao-zatiak labeko erretilu batean, gehitu oliba-olioa eta nahastu, zati guztiak ongi bustitzeko.
  • Labean sartu, 180º-tan, 5 minutuz.

Entsalada
  • Letxuga garbitu eta zatitu. Nahi izanez gero, gehitu tipula freskoa julianan mozturik. Eman gatza, ozpina eta olioa, eta nahastu.

Platerean nola
  • Jarri laranja-atal batzuk plateraren bazterretan.
  • Gehitu oliba batzuk.
  • Jarri letxuga erdian.
  • Jarri bakailao zati batzuk letxugaren gainean.
  • Azkenik, bota pil-pil saltsa entsaladaren gainean.


No comments:

Post a Comment