2013/04/28

Txerrikume errea





OSAGAIAK (8 lag.)

Txerrikume-errea
1 txerrikume
gatz larria
3 baso ur                                                        
 
Entsalada
1 letxuga
1 eskarola
1 tipula                   
gatza
oliba-olioa
ozpina


NOLA EGIN

Txerrikume errea
  • Txerrikumea luzetara mozturik izanen dugu.
  • Txerrikumea garbitu eta gatza eman.
  • Jarri parrilla labeko erretiluaren gainean, eta jarri txerrikumea parrillaren gainean, azala beheraka duela. Bota 3 baso ur erretilura.
  • Sartu txerrikumea labean, 170º-180º-tan, eta eduki 90 bat minutuz.
  • Atera erretilua kanpora, txerrikumeari buelta eman eta jaso pitxer batean erretiluan pilatu den salda. Jarri txerrikumea erretiluaren gainean, parrillarik gabe, azala goraka duela, eta eduki bertan beste 30 bat minutuz. Belarri-puntei aluminio-papera jar diezaiekegu, ez erretzeko.
  • Eginik dagoela uste dugunean, jarri labea 240º-250º-tan, eta eduki txerrikumea bertan azala ongi gorritu eta kraskatsu gelditu arte.
  • Atera erretilua labetik eta gehitu erretilura lehendik gorderik genuen salda, eta harraskatu erretilua, txerrikumeak askatu dituen zuku guztiak berreskuratzeko.
  • Lehenbailehen zerbitzatu eta jan, azala gorri eta kraskatsu dagoela. Jan entsaladaz lagundurik.




No comments:

Post a Comment