2013/05/02

Laranja-tarta




OSAGAIAK (15 lag.)

Bizkotxoa
170 g irin
150 g azukre
5 arrautza
1 poltsa legami

Laranja-krema
1 l laranja-zuku
200 g azukre
100 g irin
4 arrautza
6 gorringo

Bizkotxoa bustitzeko saltsa
azukrea
ura
1 kopa vodka

Laranja konfitatuak
3 laranja
½ l ur
150 g azukre

Esne-gain harrotua
1 l esne-gain
100 g azukre

Kakao-saltsa
100 g kakao (garratza)
200 g ur
50 g azukre

kanela-hautsa

NOLA EGIN

Bizkotxoa
  • Ontzi batean, zuringoak harrotu. Beste batean, gorringoak harrotu, azukrearekin batera. Beste ontzi batean, irina eta legamia nahastu.
  • Nahastu zuringo eta gorringo harrotuak, pixkanaka-pixkanaka. Gehitu irina zuringo eta gorringo harrotuei, pixkanaka-pixkanaka. Geldi-geldi nahastu, behetik gora.
  • Igurtzi molde bat gurinarekin edo olioarekin eta zabaldu irin pixka bat, bizkotxoa ez itsasteko; bestela, erabili labeko papera (landare-papera).
  • Gehitu orea moldera eta sartu labean, 180 gradutan, 40 minutuz-edo. Egindakoan, atera moldetik parrilla baten gainera. Hozten utzi eta xerratan moztu.

Laranja-krema
  • Berotu eltze batean laranja-zukua, irakin arte.
  • Nahastu katilu batean azukrea eta irina, eta gehitu arrautzak. Dena ongi nahastu, orea egin arte.
  • Sutan genuen laranja-zukua katilura bota eta ongi nahastu. Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan eta etengabe nahastu, irakin arte. Loditutakoan, atera beste katilu batera.
  • Zoldarik ez sortzeko, jarri film plastikoa kremaren gainean. Hozten utzi.

Laranja konfitatuak
  • Laranjak ongi zuritu eta laranja-atalak banan-banan bereizi, azalik gabe.
  • Gorde laranjak askatu duen zukua, bizkotxoa bustitzeko saltsari gehitzeko.
  • Berotu ontzi batean ura eta azukrea. Azukrea desegin eta almibarra irakiten ari dela, gehitu laranja-atalak banaka-banaka eta ontziari eten gabe eragin. Eduki laranja-atalak irakiten 15 bat minutuz.
  • Denbora pasatutakoan, atera laranja-atal konfitatuak plater batera. Almibarra gorde, bizkotxoa bustitzeko saltsari gehitzeko.

Bizkotxoa bustitzeko saltsa
  • Ontzi txiki batean, ipurdia azukrez estali eta gehitu ur pixka bat. Karamelua gorritutakoan, gehitu vodka. Vodkari su eman, ontzia sutatik kendu eta utzi berez itzali arte. Gehitu laranja-atalak egiterakoan laranjek askatu duten zukua eta laranja-atalak konfitatzeko erabili dugun almibarra.

Esne-gain harrotua
  • Nahastu esne-gaina eta azukrea, eta harrotu.

Kakao-saltsa
  • Irakinarazi ura eltze batean, eta gehitu kakaoa eta azukrea. Ongi nahastu eta utzi hozten. Kopan jartzerakoan oso lodi badago, gehitu ur pixka bat.

Dena bat
  • Prestatu errazio guztiak erretilu zabal batean.
  • Jarri bizkotxo-xerra bana, eta, brotxa bat erabilita, busti xerrak bixkotxoa bustitzeko saltsarekin; ongi busti.
  • Jarri laranja-krema bizkotxo-xerraren gainean.
  • Jarri esne-gain harrotua gainean.
  • Jarri laranja-atal konfitaturen bat gainean, apaintzeko.
  • Hozkailuan utzi.

Platerean nola
  • Zabaldu kakao-saltsa pixka bat platerean eta jarri laranja-tarta gainean.
  • Bota kanela-hauts pixka bat gainean.


No comments:

Post a Comment