2013/05/17

Petit-chouxak




OSAGAIAK (16 lag.)

Orea
½ l ur
200 g gurin
250 g irin
3-4 arrautza
gatza
gurina

Pastel-krema
1,5 l esne
12 arrautza
300 g azukre
150 g irin
gurina
1 kanela makila
1 limoi azal


NOLA EGIN

Pastel-krema

  • Berotu eltze batean esnea, kanela makila eta limoi azala, irakin arte.
  • Nahastu katilu batean azukrea eta irina, eta gehitu arrautzak. Dena ongi nahastu, orea egin arte.
  • Sutan genuen esnea katilura bota eta ongi nahastu. Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan eta etengabe nahastu, irakin arte. Egosten hasitakoan, bota beste katilu batera eta gehitu gurin puska batzuk, eta ongi nahastu.
  • Zoldarik ez sortzeko, jarri film plastikoa kremaren gainean. Hozten utzi.

Orea
  • Berotu eltze batean ura, gatza eta gurina, dena desegin arte.
  • Gehitu irin guztia batera eta bizi-bizi nahastu, eltzearen paretatik ongi bereizi arte. Egin dugun orea txurroak egiteko erabiltzen da.
  • Sutatik kendu, pixka-pixka bat hoztu, eta hasi arrautzak gehitzen, banaka-banaka. Zenbat arrautza? Lau-edo. Ore zati bat koilaraz hartu, eta koilaratik berez erraz samar askatu arte.
  • Igurtzi erretilu bat gurinez edo jarri labeko papera (landare-papera).
  • Bete pastelgintzako mahuka bat eta egin bolatxoak, bereizirik, bolatxoek elkar ukitu gabe.
  • Labean sartu, 175 gradutan. Egin arte ez labeko atea zabaldu. Guztira 20 minutu inguru beharko dituzte egiteko (hazi direla eta ustez eginik daudela ikusita ere,  kontuan hartu 5 bat minutu behar izaten dutela barnealdea egiteko).

Dena bat
  • Petit-chouxak erdibitu eta kremaz bete.



No comments:

Post a Comment