2013/05/12

Txitxarroa saltsan




Irudia: Luis Miguel Bugallo Sánchez / CC-BY-SA-2.5-es / Wikimedia Commons


OSAGAIAK (4 lag.)

Txitxarroa
2 txitxarro (2 kg)

Saltsa
12 tipulatx (edo tipula freskoa)
2 azenario
txanpinoiak
1 l arrain-salda
gatza
oliba-olioa
irina

Patatak
2 patata
oliba-olioa
gatza


NOLA EGIN

Saltsa
  • Tipulatxak zuritu eta osorik utzi. Azenarioak zatitu eta lautan edo bitan moztu, luzetara. Potxatu eltze batean tipulatxak eta azenario zatiak, gatza emanda. Tipulatxak eta azenario zatiak handi samarrak direnez, denbora luzea beharko dute ongi potxatzeko.
  • Potxatutakoan, gehitu txanpinoiak erdibiturik edo laurdenetan zatiturik, tamainaren arabera.
  • Dena ongi potxatutakoan, gehitu koilarakada pare bat irin eta nahastu. Hasi arrain-salda gehitzen, eta, aldian-aldian, nahastu. Loditu ahala, gehitu salda gehiago. Bexamelaren antzeko saltsa bat egin behar dugu, baina asko loditu gabe, arin antza.

Patata frijituak
  • Patatak zuritu, koskatu eta frijitu. Hasieran suabe-suabe, 120 gradutan, ongi egiteko; bukaeran bizi, 150-170 gradutan, gorritzeko.

Txitxarroa
  • Txitxarroak garbitu eta hezurrak kendu; hezur guztiak  kenduko ez baditugu ere, saiatu gehienak kentzen. Txitxarroaren xerrak behar ditugu, hezurrik gabe, garbi-garbi.
  • Txitxarroei gatza eman, irinetan pasatu eta su bizian frijitu. Gorritzeko adina frijitu, pixka bat bakarrik.
  • Txitxarro zatiak frijitu ahala, atera kazola zabal batera.
  • Kazolan ditugun txitxarro zatiak saltsaz estali, gehitu patata frijituak eta irakinaldi bat eman.
  • Gehitu perrexila, eta, behar badu, gatza eman.
  • Tapa jarrita utzi, jan arte.  

No comments:

Post a Comment