2013/01/30

Goxua berezia mamiarekin




OSAGAIAK (10 lag.)

Mamia
2 l ardi-esne
gatzagia

Bizkotxoa
170 g irin
150 g azukre
5 arrautza
1 poltsa legami

Sagar-konpota
4 sagar (1kg)
200 g azukre
100 g gurin
ura

Pastel-krema
½ l esne
100 g azukre
50 g irin
5 arrautza


NOLA EGIN

Bizkotxoa
  • Ontzi batean, zuringoak harrotu. Beste batean, gorringoak harrotu, azukrearekin batera. Beste ontzi batean, irina eta legamia nahastu.
  • Nahastu zuringo eta gorringo harrotuak, pixkanaka-pixkanaka. Gehitu irina zuringo eta gorringo harrotuei, pixkanaka-pixkanaka. Geldi-geldi nahastu, behetik gora.
  • Igurtzi molde bat gurinarekin edo olioarekin eta zabaldu irin pixka bat, bizkotxoa ez itsasteko; bestela, erabili labeko papera (landare-papera).
  • Gehitu orea moldera eta sartu labean, 180 gradutan, 40 minutuz-edo. Egindakoan, atera moldetik parrilla baten gainera. Hozten utzi.


Mamia
  • Esnea irakinarazi eta epeltzen utzi. Epeldutakoan (35 gradutan), jarri behar adina plater sakon eta bota gatzagi tanta batzuk plater bakoitzean; ondoren, esnea iragazi eta gehitu plateretara. Mamitzen utzi, mugitu gabe.

Sagar-konpota eta pastel-krema
  • Sagar-konpota: sagarrak zuritu eta puskatu. Eltze batean jarri: sagar puskak, azukrea, gurina eta ur pixka bat. Sutan eduki sagarrak desegin arte.

  • Pastel-krema: berotu esnea eltze batean, irakin arte. Nahastu katilu batean azukrea eta irina; gehitu arrautzak eta dena ongi nahastu, orea egin arte. Sutan genuen esnea katilura bota eta ongi nahastu. Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan eta etengabe nahastu, irakin arte, eta krema loditu arte.
  • Pastel-krema egindakoan, gehitu konpotari, eta nahastu. Utzi hozten.

PLATEREAN NOLA
  • Mamia eginik dagoenean, moztu bizkotxoa xerra finetan eta jarri xerra pare bat mamiaren gainean.
  • Bizkotxo xerrak sagar- eta pastel-kremaz estali.



No comments:

Post a Comment