2013/01/10

Alkatxofak txanpinoiekin




OSAGAIAK (4 lag.)

Alkatxofak
24 alkatxofa
2 limoi
oliba-olioa
gatza
irina
gurina

Txanpinoiak
½ kg txanpinoi
4 baratxuri
oliba-olioa
gatza

NOLA EGIN

Alkatxofak
  • Bete katilu handi bat urez, eta bota bertara limoiaren zukua eta limoi erdiak. Garbitu alkatxofak eta sartu limoi eta uretan, ez belzteko.
  • Prestatu eltze batean ura, gatza eta olioa. Irakiten hasitakoan, egosi alkatxofak bertan, 20-25 minutuz.

Txanpinoiak
  • Txanpinoiak garbitzeko, uretan eduki entsalada-ontzi batean. Garbitutakoan, bereizi txapelak eta hankak.
  • Bota zartagin batean olioa eta baratxuriak; baratxuria pixka bat egindakoan, gehitu txanpinoiak. Utzi sutan suabe-suabe, egin arte.

Dena bat
  • Alkatxofak lautan zatitu.
  • Jarri zartagin batean olioa eta baratxuria sutan. Gehitu irina eta egin bexamel moduko saltsa arin bat alkatxofen saldarekin.
  • Bota alkatxofak bertara; gero, gehitu txanpinoiak eta eduki sutan, pixka batean.


No comments:

Post a Comment