2013/01/06

Sagar-torradak natillarekin




OSAGAIAK (12 lag.)

Sagar-torradak
6 sagar
1 kopa sagar-likore (sagarmina)
arrautzak
irina

Natillak
1 l esne
10 gorringo
200 g azukre

azukrea
kanela hautsa

NOLA EGIN

Sagar-torradak
  • Sagarrak zuritu eta xerra loditan moztu. Jarri erretilu batean beratzen bi bat orduz, sagar-likorea gehiturik.
  • Sagarrak irinetan eta arrautzetan pasatu, eta olio bero-berotan frijitu. Jarri erretilu batean sukaldeko papera, eta, gorritu ahala, atera sagar-torradak bertara, olioa xurgatzeko.

Natillak
  • Esnea irakinarazi, sagarrak beratzeko erabili dugun likorea gehiturik.
  • Jarri ontzi batean azukrea eta gorringoak, eta ongi nahastu.
  • Nahastu esnea gorringoekin eta azukrearekin. Jarri sutan, baina kontuz, ez du irakin behar. Etengabe nahastu egurrezko koilara batekin. Nahikoa loditutakoan, koilaran arrastoa uzten duenean, egina egonen da. Atera ontzi batera eta hozten utzi.

PLATEREAN NOLA
  • Nahastu edalontzi batean azukrea eta kanela-hautsa.
  • Estali plater zabal bat natillarekin, eta jarri gainean sagar-torrada batzuk; torradak epel jan behar dira, beraz, behar badute, epeldu.
  • Bota azukre eta kanela-hauts nahastua gainean.


No comments:

Post a Comment