OSAGAIAK (5 lag.)
Ajoarrieroa
1 kg bakailao
2 patata
2 piper berde
2 tipula
1 tomate lata
2 piper txorizero
4 baratxuri
4 pikillo piper
oliba-olioa
gatza
NOLA EGIN
Ajoarrieroa
- Piper txorizeroak uretan egosi, 5-10 bat minutuz, hidratatzeko. Egindakoan, mamia kendu eta gorde.
- Eltze zabal batean, egin baratxuria oliotan, azal eta guzti. Egindakoan, atera eta gorde.
- Tipula eta piper berdeak txiki-txiki moztu, eta potxatu baratxuriak egiteko erabili dugun olioan, gatza emanda.
- Tipula eta piper berdeak potxatutakoan, gehitu tomatea eta piper txorizeroen mamia.
- Bakailaoari azala kendu. Ontzi txiki batean, jarri azala oliotan eta gehitu ur pixka bat, pil-pila egiteko.
- Bakailao izoztuak ur asko izaten du. Ur hori kentzeko, zartagin batean olio pixka bat jarri eta egin bakailao zatiak bertan.
- Ura kendutakoan, bota bakailaoa eltzera. Lehor baldin badago, gehitu bakailaoak bota duen ur pixka bat. Gehitu lehendik gorderik genituen baratxuriak, txikiturik.
- Gehitu azalek askatu duten pil-pila eltzekoari, iragazirik.
- Patatak zuritu, eta xerratan moztu. Uretan egosi, gatza emanda, eta, egositakoan, eltzera bota. Nahi badugu, egosi ordez frijitu egin ditzakegu.
- Moztu pikillo piperrak tiratan, eta gehitu eltzera. Sutan eduki pixka batean.
No comments:
Post a Comment