2013/01/26

Legatza saltsan txirlekin




OSAGAIAK (4 lag.)

Legatza saltsan
1 kg legatz
20 txirla
4 baratxuri
arrain-salda
perrexila
irina
oliba-olioa
gatza


NOLA EGIN

Legatza saltsan
  • Jarri kazola zabal batean oliba-olioa eta 2 baratxuri txikiturik.
  • Jarri kazola sutan eta, baratxuriak dantzan hasi orduko, gehitu irina: sardexkada handi bat errazioko. Ongi nahastu, eta arrain-salda gehitu, saltsa lodixka egiteko.
  • Legatza erraziotan zatitu, gatza eman eta kazolara sartu, azala goraka duela. Eragin kazolari eten gabe, ez itsasteko.
  • Beheko aldea egindakoan, eman buelta legatz zatiei, gehitu txirlak eta jarri tapa. Legatza eginik dagoen jakiteko, sartu sardexka bat legatzari: erraz sartuz gero, eginik dagoen seinale.
  • 2 baratxuri txikitu eta zartagin batean gorritu, olio ugaritan.
  • Legatza zerbitzatu baino lehen, irakinaldi bat eman, gehitu baratxuri gorrituak eta bota perrexila gainean.



No comments:

Post a Comment