OSAGAIAK (4 lag.)
Salda
Ganben buru eta azalak
1 tipula
1 azenario
oliba-olioa
gatza
ura
Risottoa
250 g arroz
¼ l esne-gain
100 g gurin
1 tipula
1 azenario
perrexila
salda
50 g gazta (Emmental)
1 gorringo
oliba-olio
gatza
Ganbak
8 ganba
2 baratxuri
oliba-olio
gatza
NOLA EGIN
Ganbak
- Ganbak zuritu. Gorde buru eta azalak salda egiteko.
Salda
- Txikitu tipula bat eta azenario bat, eta potxatu eltze batean, gatza emanda. Potxatutakoan, salteatu bertan ganben buru eta azalak, eta urez estali. Egosi salda egin arte.
- Moztu azenarioa tira finetan, luzetara; eta moztu tipula julianan. Oliotan potxatu, gatza emanda. Nahi izanez gero, porrua, baratxuria... ere erabili.
- Gehitu arroza, sueztitu pixka batean, eta gatz pixka bat eman. Gehitu burruntzali bat salda, eta, su txikian dagoela, gelditu gabe eragin. Salda lurrundu ahala, salda gehiago gehitu, beti bero-bero. Arrozak 20 minutu inguru beharko ditu egiteko; bukaeran, behar badu, gatza eman.
- Arroza egitear dagoenean, gehitu gurina, esne-gaina, gorringoa eta gazta, eta ongi nahastu. Sua itzali eta gehitu perrexil pixka bat.
Ganbak
- Zartagin batean olioa berotu, eta gehitu baratxuriak txikiturik. Baratxuria dantzan hasi orduko, gehitu ganbak zuriturik. Egin bi aldeetatik, eta bota perrexila gainean.
Platerean nola
- Zerbitzatu risottoa eta jarri ganbak ondoan edo gainean.
No comments:
Post a Comment