2013/02/07

Ajoarrieroa legatzarekin




OSAGAIAK (4 lag.)

Ajoarrieroa
1 kg legatz
½ kg patata
2 piper berde
1 tipula
1 tomate lata
2 piper txorizero
4 baratxuri
4 pikillo-piper
perrexila
oliba-olioa
gatza

NOLA EGIN

Ajoarrieroa
  • Piper txorizeroak uretan egosi, 5-10 bat minutuz, hidratatzeko. Egindakoan, mamia kendu eta gorde.
  • Eltze zabal batean, egin baratxuria oliotan, azal eta guzti. Egindakoan, atera eta gorde.
  • Tipula eta piper berdeak fin-fin moztu, eta potxatu baratxuriak egiteko erabili dugun olioan, gatza emanda.
  • Tipula eta piper berdeak potxatutakoan, gehitu eta nahastu hurrenez hurren: legatza azalik gabe eta dadotan moztuta; lehendik gorderik genituen baratxuriak, txikiturik;  tomatea eta piper txorizeroen mamia; eta pikillo-piperrak tiratan mozturik.
  • Patatak zuritu, eta xerratan moztu. Uretan egosi, gatza emanda, eta, egositakoan, eltzera bota. Nahi badugu, egosi ordez frijitu egin ditzakegu.
  • Sua itzali, tapa jarri eta utzi. Probatu, eta, behar badu, gatza eman.
  • Zerbitzatu aurretik, gehitu perrexil pixka bat.



No comments:

Post a Comment