2013/02/15

Alkatxofak, onddo eta txirlekin




OSAGAIAK (4 lag.)

Alkatxofak
16 alkatxofa
1 tipula
oliba-olioa
gatza

Txirlak
20 txirla
2 baratxuri
oliba-olioa
ur pixka bat

Onddoak
200 g onddo
oliba-olioa
gatza

perrexila


NOLA EGIN

Alfatxofak
  • Bete katilu handi bat urez, eta bota bertara limoiaren zukua eta limoi erdiak. Garbitu alkatxofak eta sartu limoi eta uretan, ez belzteko. Zuztarrak ere zuritu eta aprobetxatu (erdigune zuria).
  • Moztu tipula  julianan eta potxatu zartagin batean, gatza emanda. Potxatutakoan, gehitu alkatxofak lautan moztuta; zuztarrak ere bai. Hasieran, su bizian; gero, su txikian. Tapa jarrita eduki, ongi egin arte; aldian-aldian, nahastu. Egindakoan, gatza eman.

Txirlak
  • Jarri zartagin batean oliba-olioa eta baratxuriak txikiturik. Gorritzen hasitakoan, gehitu irin pixka bat, nahastu, eta gehitu txirlak eta ur pixka bat. Tapa jarri eta su bizian eduki, txirlak ireki arte.

Onddoak
  • Jarri zartagin batean oliba-olio pixka bat eta gehitu onddoak zatiturik. Gatza eman eta bertan egin.

Dena bat
  • Nahastu kazola zabal batean alkatxofak, onddoak eta txirlak. Nahastu eta gehitu perrexil pixka bat.
  • Zerbitzatu baino lehen, eman beroaldi bat.




No comments:

Post a Comment