2013/02/19

Orkatza, Portoko ardoaren saltsan




OSAGAIAK (4 lag.)

Orkatza
1 orkatz-azpizun
oliba-olioa
gatza

Portoko ardoaren saltsa
2 kopa Portoko ardo
gurina
½ l haragi-salda
200 ml esne-gain
gatza

Osagarria
2 esparrago berde
1 patata
1 sagar
1 azenario
4 txanpinoi
gurina
gatza


NOLA EGIN

Osagarria
  • Esparragoak: moztu hirutan. Jarri zartagin batean oliba-olio pixka bat, eta salteatu esparragoak bertan. Egindakoan, gatza eman.
  • Azenarioa: zuritu, hirutan moztu, eta lautan moztu luzetara. Ura irakinarazi, eta bertan egosi 3-4 minutuz. Ondoren, atera zartagin batera eta su bizian egin, olio pixka bat gehituta, gorritu arte. Egindakoan, gehitu esparragoei.
  • Txanpinoiak: moztu lautan, eta zartagin batean salteatu, gatza emanda. Egindakoan, gehitu esparragoei.
  • Patata: purea egiteko, patata zuritu, zatitu eta uretan egosi. Egositakoan, ura kendu, gurina eta esne pixka bat gehitu, eta irabiagailuarekin txikitu. Gatza eman.
  • Sagarrak: zuritu, lautan moztu, zuztarra kendu eta xerratan moztu. Jarri olio pixka bat zartagin batean, eta bertan salteatu. Gorritutakoan, gatz pixka bat eman eta gehitu esparragoei.

Orkatza
  • Kendu axalak orkatzari, moztu lautan eta gatza eman.
  • Jarri zartagin batean olio pixka bat, eta gorritu haragi zatiak bertan, su bizian, haragia ixteko. Gorritutakoan, atera labeko erretilu batera.

Portoko ardoaren saltsa
  • Haragia gorritzeko erabili dugun zartaginetik haragia atera eta gero, gehitu gurin puska bat. Gurina urtutakoan, gehitu Portoko ardoa eta sutan eduki egosten. Salda gehiena lurrundutakoan, gehitu haragi-salda. Azkenean,  gehitu esne-gaina eta utzi urritzen. Gatza eman.

Platerean nola
  • Zerbitzatu aurretik, haragiari beroaldi bat eman labean.
  • Plateraren alde batean, jarri patata purea; honen gainean, osagarria.
  • Beste aldean, jarri Portoko ardoaren saltsa, eta gainean orkatz-azpizun zati bat.


No comments:

Post a Comment