2014/04/02

Tuterako kukuluak, antxoekin eta hegaluze-mendrezkarekin



OSAGAIAK (4 lag.)

1 kukulu
1 lata antxoa
1 lata mendrezka
oliba-olioa
Modenako ozpina
gatza

NOLA EGIN

  • Kendu kukuluei kanpoko hosto batzuk, punta moztu eta uretan garbitu.
  • Moztu kukulu bakoitza lautan edo seitan, eta jarri erretilu zabal batean. Eman gatza kukuluei.
  • Zabaldu hegaluze-mendrezka kukuluen gainean, bere olioarekin batera; eta antxoak ere bai.
  • Prestatu ozpin-olioa (3 zati olio eta 1 zati Modenako ozpin), eta bota ozpin-olioa kukuluen gainera.




No comments:

Post a Comment