OSAGAIAK (10 lag.)
Platano-saltsa
1 kg platano
200 g azukre
100 g ur
Natillak
1 l esne
200 g azukre
10 gorringo
Kakao-saltsa
200 g kakao
200 g ur
Platano-saltsa
- Platanoak zuritu, zatitu eta jarri irabiagailuaren ontzian.
- Almibarra egiteko, platano kiloko 200 g azukre beharko ditugu. Jarri eltze batean azukrea eta ura. Sutan eduki, azukrea desegin arte.
- Gehitu almibarra platano zatiei, irabiagailuarekin txikitu eta iragazi.
Natillak
- Jarri eltze batean esnea eta berotu, irakin arte. Esnea sutatik kendu.
- Nahastu katilu batean azukrea eta gorringoak.
- Esnea pixka bat hoztutakoan, nahastu esnea eta azukre-gorringoak, pixkanaka-pixkanaka.
- Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan, baina ez du irakin behar. Etengabe nahastu egurrezko koilara batekin. Nahikoa loditutakoan, koilaran arrastoa uzten duenean, egina egonen da.
- Atera berehala katilu edo erretilu handi batera, hozteko.
- Natillak hala egin ordez, beste aukera bat da pastel-krema egitea, eta, esne gehixeago gehitzea, arintzeko.
Platano-krema
- Platano-saltsa eta natillak epeldutakoan, biak nahastu.
- Zerbitzatu platano-krema plater sakonetan, eta utzi hozten.
Kakao-saltsa
- Irakinarazi ura eltze batean, eta gehitu kakaoa. Nahi izanez gero, gehitu azukre pixka bat.
- Platano-krema zerbitzatzerakoan, bota kakao-saltsa gainean.
No comments:
Post a Comment