OSAGAIAK (4 lag.)
Haragia
1 kg haragi (bola-haragia)
gatza
Onddoak
200 g onddo
3 baratxuri
oliba-olioa
25 g gurin
haragi-salda edo ura
perrexila
gatza
Foiea
200 g foie
gatza
azukrea
piperbeltza
NOLA EGIN
Onddoak
- Salteatu zartagin batean onddoak.
- Jarri baratxuri batzuk, txikiturik, oliba-oliotan gorritzen. Gorritzen hastean, gehitu gurin pixka bat. Ondoren, gehitu onddoak salteaturik.
- Gehitu haragi-salda edo ur pixka bat, eta perrexil pixka bat ere bai. Eman irakinaldi bat, eta gorde.
Foiea
- Moztu foiea xerratan. Eman bi aldeetan gatza, azukre pixka bat eta piperbeltza.
- Egin foiea plantxan, su bizian, bi aldeetatik.
- Bi aldeak ongi gorritutakoan, jarri labeko erretilu batean, eta sartu labean. Eduki bertan epel-epel, jan arte.
Haragia
- Moztu haragia xerra loditan, eta egin plantxan.
Platerean nola
- Lehendabizi, jarri onddo batzuk platerean.
- Ondoren, jarri haragi-xerrak gainean.
- Azkenik, jarri foiea gainean.
No comments:
Post a Comment