OSAGAIAK (4 lag.)
Kardua
1 kardu
1 limoi
gatza
Alkatxofak
6 alkatxofa
1 tipula
1 baratxuri
gatza
Arkumea
1 kg arkume
1 tipula
4 baratxuri
irina
½ l ardo zuri
1 kopa koñak
oliba-olioa
gatza
NOLA EGIN
Kardua
- Kardua garbitu, moztu aldeak eta izkinak, zuritu eta zatitu. Bete ontzi bat urez eta gehitu limoi baten zukua. Garbitu ahala, sartu kardu zatiak bertan.
- Jarri eltze batean ura berotzen, gatza emanda. Irakiten hasitakoan, gehitu kardu zatiak, tapa jarri eta irakinarazi 45 bat minutuz. Egindakoan, atera bandeja batera eta salda gorde.
Alfatxofak
- Bete katilu handi bat urez, eta bota bertara limoiaren zukua eta limoi erdiak. Garbitu alkatxofak eta sartu limoi eta uretan, ez belzteko. Zuztarrak ere zuritu eta aprobetxatu (erdigune zuria).
- Moztu tipula julianan eta potxatu zartagin batean, gatza emanda. Potxatutakoan, gehitu alkatxofak lautan moztuta; zuztarrak ere bai. Hasieran, su bizian; gero, su txikian. Tapa jarrita eduki, ongi egin arte; aldian-aldian, nahastu. Egindakoan, gatza eman.
Arkumea
- Eman gatza arkumeari, irineztatu eta olio berotan gorritu. Egin ahala, atera bandeja batera.
- Potxatu kazola zabal batean tipula eta baratxuri zatitua. Potxatutakoan, gehitu arkume zati frijituak, eta nahastu; ondoren, gehitu koñaka eta ardoa, eta utzi urritzen.
- Urritutakoan, estali arkumea karduaren saldaz, tapa jarri eta egosi ordu batez-edo, haragia egin arte. Noizean behin, nahastu.
Dena bat
- Haragia egindakoan, gehitu kardua eta alkatxofak, eta eman irakinaldi bat. Behar badu, gatza eman.
- Bezperan prestatu behar badugu, utzi prest bai arkumea, bai kardua eta bai alkatxofak, eta hurrengo egunean nahastu.
No comments:
Post a Comment