OSAGAIAK (4 lag.)
Ziza-saltsa eta zizak labean
250 g ziza (kardu zizak, adibidez)
200 g esne-gain
arrain-salda edo ura
oliba-olioa
gatza
perrexila
2 baratxuri
Izokina
1 kg izokin
gatza
oliba-olioa
NOLA EGIN
Ziza-saltsa
- Bereizi zizen hanka eta txapelak. Gorde txapel handienak, labean egiteko.
- Hankak eta txapel txikiak txikitu, jarri oliba-olio pixka bat zartagin batean edo ontzi batean, eta egin zizak bertan. Egindakoan, gehitu arrain-salda edo ura, irakinarazi, eta, pixka bat egositakoan, txikitu irabiagailuarekin.
- Jarri oliba-olio pixka bat kazo batean. Jarri sutan eta eta gehitu irin pixka bat; irina ongi nahastu, gehitu txikitutako zizak eta eman irakinaldi bat. Ondoren, gehitu esne-gaina. Irakinarazi, eduki sutan pixka batean, eta, gatza behar badu, eman.
Zizak labean
- Jarri ziza-txapelak labeko erretilu batean.
- Gehitu zizei oliba-olio pixka bat, baratxuriak txikiturik, gatza eta perrexil pixka bat.
- Labea 180º-tan dugula, sartu zizak bertan eta egin 5 bat minutuz.
Izokina
- Arrainari gatza eman.
- Plantxa berotu, zabaldu bertan olio pixka bat eta egin arraina bertan, azala beheraka duela, gorritu arte.
- Azalaren aldea ongi egindakoan, buelta eman eta egin beste aldea.
Platerean nola
- Plater zabal batean, jarri izokina erdian.
- Jarri labean egindako ziza batzuk ondoan.
- Azkenik, bota ziza-saltsa izokinaren gainera.
No comments:
Post a Comment