OSAGAIAK (10 lag.)
Natillak
2 l esne
18 arrautza
150 g irin
300 g azukre
1 kanela makila
1 limoi azal
kanela-hautsa
Maria galletak
NOLA EGIN
Natillak
- Jarri eltze batean litro bat esne, kanela makila eta limoiaren azala; berotu, irakin arte. Kendu esnea sutatik.
- Nahastu katilu batean azukrea, irina eta arrautzak.
- Esnea pixka bat hoztutakoan, gehitu iragazirik azukre, irin eta arrautzak.
- Jarri eltzea sutan, eta, etengabe nahastuz, sutan eduki nahikoa loditu arte.
- Kendu sutatik eta utzi epeltzen; ez ahaztu kanela-makila eta limoi-azala kendu behar direla. Epeldutakoan, gehitu beste libro bat esne, eta irabiagailuarekin txikitu.
- Zerbitzatu natillak plater sakonetan. Gehitu plater bakoitzari Maria galletaren bat eta kanela-hautsa. Utzi pausatzen eta hozten.
No comments:
Post a Comment