2014/04/16

Euskal pastela




OSAGAIAK (8 lag.)

Masa hautsia
½ kg irin
250 g gurin
2 arrautza
150 g azukre
limoi erdi baten zukua
limoi-birrindura
laranja-birrindura
1 kopa ron

Pastel-krema
1 l esne
200 g azukre
100 g irin
10 arrautza
1 kanela-makila
1 limoi azal
gurina


Pastel-krema
  • Berotu eltze batean esnea, kanela makila eta limoi azala, irakin arte.
  • Nahastu katilu batean azukrea eta irina. Gehitu arrautzak (10 arrautza, 5 gorringo eta 5 arrautza…). Dena ongi nahastu, orea egin arte.
  • Sutan genuen esnea katilura bota eta ongi nahastu. Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan eta etengabe nahastu, irakin arte. Egosten hasitakoan, bota beste katilu batera eta gehitu gurin puska batzuk, eta ongi nahastu. Zoldarik ez sortzeko, jarri film plastikoa kremaren gainean. Hozten utzi.

Masa hautsia
  • Egin irinarekin sumendi moduko bat, eta egin erdian zulo bat. Jarri zulo horretan azukrea, gurina, arrautzak, rona, limoi- eta laranja-birrindurak eta limoi erdi baten zukua.
  • Nahastu erdiko osagai guztiak, eta gero, pixkanaka-pixkanaka, nahastu inguruko irinarekin, orea egin arte.

Euskal pastela
  • Hartu orearen bi heren, zabaldu eta jarri hondoa kentzen zaion molde batean.
  • Zabaldu pastel-krema gainean. Kremak hotz egon behar du.
  • Beste ore zatia zabaldu, jarri kremaren gainean, dena estali eta ongi itxi.
  • Gaineko aldea dekoratzeko, ebaki batzuk egin edo egin irudiren bat sobratu zaigun orearekin.
  • Arrautza bat nahastu, eta gaineko aldea pintatu.
  • Labean sartu eta 180 gradutan eduki, 35 bat minutuz.

No comments:

Post a Comment