2014/01/29

Natilla gozoak





OSAGAIAK (4 lag.)


Natillak
1 l esne
12 gorringo
200 g azukre



NOLA EGIN


Natillak
  • Lehendabizi, egin karamelua 100 g azukrerekin eta ur pixka batekin.
  • Karamelua egindakoan, gehitu esnea, eta irakinarazi, karamelua desegiteko.
  • Nahastu katilu batean azukrea (beste 100 g-ak) eta gorringoak.
  • Esnea pixka bat hoztutakoan, nahastu esnea eta azukre-gorringoak katiluan, pixkanaka-pixkanaka.
  • Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan eta etengabe nahastu, baina ez du irakin behar. Etengabe nahastu egurrezko koilara batekin. Nahikoa loditutakoan, koilaran arrastoa uzten duenean, egina egonen da.
  • Atera berehala katilu edo erretilu handi batera, hozteko.


Platerean nola:
  • Zerbitzatu natillak plater sakon batean edo edalontzi zabal batean. Nahi izanez gero, bota kanela-hautsa gainean.

No comments:

Post a Comment