2014/01/02

Legatza otarrain erara (langostada)




OSAGAIAK (4 lag.)


Legatza
1 kg legatz


Itsaski-krema
1 abakando
1 tipula
2 azenario
1 porru
1 tomate lata
1 l arrain-salda
oliba-olioa
gatza
1 kopa koñak
2 kopa ardo zuri
perrexila
ogi lehorra
estragoia edo albaka


Maionesa
2 arrautza
ozpina
oliba-olioa
ekilore-olioa
gatza



NOLA EGIN


Itsaski-krema
  • Txikitu eta potxatu tipulak, porrua eta azenarioak, gatza emanda.
  • Potxatutakoan, gehitu abakandoa zatiturik, eta sueztitu.
  • Koñaka gehitu, nahastu eta flanbeatu. Gero, gehitu ardo zuria.
  • Gehitu tomatea eta utzi egosten. Gehiena lurrundutakoan, gehitu arrain-salda, estali arte. Dena luze egosi, su bizian.
  • Moztu ogia xerratan, frijitu (edo txigortu) eta saldari gehitu, salda loditzeko.
  • Luze egositakoan, irabiagailuarekin txikitu.
  • Iragazterakoan, jarri estragoi (edo albaka) hostoak iragazkian, eta saltsa iragazi. Iragazi ondoren, eman irakinaldi bat.
  • Behar badu, gatza eman.


Legatza
  • Legatza zatitu eta gatza eman.
  • Jarri itsaski-krema kazola zabal batean, eta gehitu legatz zatiak, azala goraka dutela; irakinaldi bat eman. Eman buelta legatz zatiei eta eman beste irakinaldi bat. Sua itzali, tapa jarri eta utzi pausatzen pixka batean.


Maionesa
  • Jarri irabiagailuaren basoan 2 arrautzak, olioa (oliba-olioa eta ekilore-olioa), gatza eta ozpin pixka bat. Alliolia egin nahi izanez gero, gehitu 2 baratxuri.
  • Sartu irabiagailua hondoraino, eta piztu. Gero, geldi-geldi, goitik behera mugitu. Berehala eginen da maionesa


Platerean nola
  • Jarri legatz zati bat platerean, saltsa gehitu eta zabaldu maionesa pixka bat gainean.

No comments:

Post a Comment